Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tradizionalista 1 izond/iz tradizionalismoari dagokiona; tradizionalismoari atxikia. ik tradiziozale.

Tolosako kristau progreen aldean, Juan Luisek ikuspegi tradizionalistagoa zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 118. orr.

Horrexegatik dio ahozko adierazpenak kontserbadoreak eta tradizionalistak direla.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 169. orr.

Eta gero kalez kale ibili ginen berarekin segitaldean, kaleei izen berriak ezartzen, herri tradizionalistak jasandako irainen ordainez.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 89. orr.

Unamuno eta Ortega, katoliko tradizionalistentzat zailak ziren irensteko.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 269. orr.

Tira, ba, tradizionalista bazara orduan Alderdi Tradizionalistakoa izango zara!  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 99. orr.

1936-39ko gerra zibilaren inguruan izpiritu edo arima espainola erruz aipatu da literatura falangista nahiz tradizionalistan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 269. orr.

2 ik karlista.

Zer asmatu ez zekitela zebiltzan, falangistak kea baino faltsuagoak zirela errepikatzen zuten eta hiru erakunde tradizionalista sortu zituzten karlismoaren mistikarekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 99. orr.

Margaritas izeneko erakundea sortzeko selektiboagoak izan ziren, familia tradizionalistako neskatoekin osatu zuten.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 100. orr.

3 (izenondo elkartuetan)

Bizitza politikoaren kontsiderazio mekaniko-razionalistari, organiko-tradizionalista oposatzen dio (nolabait esan: besteak matematikarekin pentsatzen badu, honek biologiarekin pentsatzen du gizartea).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 219. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus