Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tradizionalismo 1 iz ohiturazko politika- eta erlijio-moldeei eutsi behar zaiela aldarrikatzen duen doktrina.
Liberalismoa, klasizismoa, erromantizismoa, tradizionalismoa, erlijio katolikoa, espainoltasuna, patriotismoa, honezkero dena nahas-mahasten da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 46. orr.
Etsai izan ditu, edo badaezpadako lagun, aurrerakoiak, atzerakoiak eta bertarakoiak, errealismo unibertsalista eta idealizazio nazionalista, falangismoa eta sozialismoa, tradizionalismoa eta liberalismoa, faxismoa eta... anarkismoa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 276. orr.
Finkielkrautek trazatzen digun metafisikaren hondamen-bidean beste urrats bat tradizionalismo politiko frantsesa izan da. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 147. orr.
2 neo-tradizionalismo ik neotradizionalismo.