Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizarte tradizionala hankaz gora zihoan eta, ohi denez, balio tradizionalen krisiak alde bateko zein besteko erradikalismoak probokatu zituen. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 254. orr.
Ezagutzaren ikusmolde tradizionala. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 106. orr.
Betiko moral tradizionala trapu berriekin. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 13. orr.
Eskualde honetan jende gehiena animista da, erlijio tradizionalaren zalea, baina ni kristaua naiz. Berria - Kultura 2004-08-24
Hori soilik informatikatik at dauden teknika tradizionalen bitartez lortuko duzu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 340. orr.
Kuhnek ezbaian jarritako zientziaren irudi tradizional edo positibista hori. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.
Historiari garrantzi gehiegi eman ondoren, gramatika tradizionalaren ikuspuntu estatikora itzuliko da hizkuntzalaritza. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 114. orr.
Nazioarteko merkataritzaren teoria tradizionala (klasikoa eta neoklasikoa) ekoizpen-faktoreak aldagaitzak, konkurrentzia erabatekoa eta perfektua, eta etekinak konstanteak edo beheranzkoak zirelako hipotesian oinarritzen zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 67. orr.
Kontzepzio tradizionalaren arabera, jarrera proposizionalak moduan eta edukian bereizten dira elkarren artean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 135. orr.
Arabiar musulman primitiboek zakar astindua zuten beren bizimodu arkaiko tradizionala. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 68. orr.
Honek iraganarekiko lokarri tradizionalak urratzea dakar, eta iraultzailea da benetan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 441. orr.
Eskoziako eta Irlandako abesti tradizionalak. Berria - Kultura 2004-03-17
Euskal musika tradizionalean oinarritutako disko bat. Berria - Kultura 2004-06-22
Gure ipuin tradizionaletan ez da ispilu magikorik ageri, kontu bitxia dirudi. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 121. orr.
Pintura-sekuentzia tradizionaletan (gurutze-bidea da hemen ere prototipoa), sketch erdi-autonomo bat irudikatzen du irudi bakoitzak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 223. orr.
-Europa Ekialdeko juduen janari tradizionala. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 261. orr.
Industria tradizionala gainbehera zetorren. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 25. orr.
Tradizional samarra zen, halaxe esaten zien Gabinek pisukideei Anaz zerbait esatera behartuta sentitzen zenean. «Kuskue tanden», 2004 - 24. orr.
Hi bai tradizionala, gizajo hori! -bukatu zuen, higuinezko doinuz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 29. orr.
Herritarra: tradizionala, tokian tokikoa. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 66. orr.
Tradizionalak -odolaren, arrazaren eta izenaren garbitasunaren ideologia lehen jartzen zutenak- eta moderno zaleak -gerla ondoko Hegoaldeko errefuxiatuek ekarri kultura herrikoiaren maitasuna txertatua zeukatenak- konformismo berdinaz zoratzen zituen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 43. orr.
Bere etsai tradizionalak, Santanderrek (%0,62), Mexiko nahiz Brasilen apustu handiak ditu. Berria - Ekonomia 2004-09-17
Familia ez-tradizionaletan honako hauek sartzen dira batez ere: guraso bakarrekoak (aitek osatuak %2,2 dira; amek osatuak %9,6); pertsona bat baino gehiagok osatuak,baina ahaidetasunik gabeak, %3,4; seme-alabarik ez duten bikoteak, %18,5; eta bakarrik bizi direnak, %20,3. Berria - Euskal Herria 2004-04-15
Familia ez-tradizionalak %55,6 dira EAEn. Berria - Euskal Herria 2004-04-15
bikote tradizional (3); familia tradizional (3)
alarde tradizionala (11); bizimodu tradizionala (4); dantza tradizionala (9); euskal musika tradizionala (4); familia tradizionala (5); musika tradizionala (16)
alarde tradizionalak (4); balio tradizionalak (3); dantza tradizionalak (4); doinu tradizionalak (5); familia tradizionalak (5); ipuin tradizionalak (6); kanta tradizionalak (3); kantu tradizionalak (18); musika tradizionalak (4); musika tresna tradizionalak (3); politiko tradizionalak (3)
alarde tradizionalaren (11); alarde tradizionalaren aldekoek (4); dantza tradizionalaren (6); erlijio tradizionalaren (3); erlijio tradizionalaren zalea (3); musika tradizionalaren (9)
alarde tradizionalean (3); era tradizionalean (3); modu tradizionalean (3); musika tradizionalean (5)
frantses alderdi tradizionalen (3); tresna tradizionalen (4)