Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
trabestitu, trabesti(tu), trabestitzen 1 da ad beste sexukoen janzkera eta jarrerak hartu.
Ez nintzateke harrituko edozein egunetan hemen inguruko taberna zuloren batean erabat trabestituta ikustea. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 134. orr.
2 irud/hed
Poesiatik Zientziara, Otoitz ongiletik Teknika dirugilera hamabost egunean trabestitu zirenak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.
3 (era burutua izenondo gisa)
Hiru prostituta gazte eta oilaloka trabestitu bat. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 19. orr.
4 (era burutua izen gisa) ik trabesti.
Nerabe mozkor, trabestitu eta prostituto izatetik kultuzko idazle goiztiarra izatera pasatu zen atzo, eta hogeitaka hizkuntzatara itzuli dute haren lana. Berria - Kultura 2006-05-02