Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
trabestismo (orobat travestismo) 1 iz beste sexukoen janzkera erabiltzeko eta jarrerak hartzeko joera.
Trabestismoa maite duten gizajo koadrila bat, odola ikuste hutsak xoratuko lukeena. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 148. orr.
Ironia eta umore dosi handiak ditu; trabestismoarekin jokatuz, nortasunaren trukaketan eta klase harremanean oinarritzen den obra da. Berria - Kultura 2004-01-29
2 irud/hed
Hasieran elkar ezagutzen ez duten pertsonaien arteko nortasunen aldaketetan travestismoaren ildotik doa, inolako tentsiorik gabe eta amaiera zoriontsuarekin. Berria - Kultura 2004-01-31