Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trabesti (orobat travesti g.er.) 1 iz beste sexukoen janzkera eta jarrerak dituen pertsona. ik trabestitu 4.

Trabestiek gizon serioekin egiten dute txortan sarri askotan, trabestiek istorio izugarri onak kontatzen dituzte, jatorrak dira trabestiak normalean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 130. orr.

Ez nahastu ni trabestiekin, mesedez: trabestiak gauez emakume janzten diren gizonak dira, eta gu, transexualak, gizonezko gorputzarekin jaio, baina emakume sentitzen garen emakumeak gara.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 57. orr.

Puta eta trabestiak imajina daitezkeen hots zakarrenekin jendeari deika inork josi ditzakeen minigonarik laburrenekin; hordi eta kokatuen sexu-goseak buxka-buxkan...  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 70. orr.

Erdi gay-a soilik zen arren, hara non haren lagunik minena trabesti beltz bat zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 127. orr.

Musika, edariak, jatekoak eta, halako batean, trabestien showa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 327. orr.

Barruko lurruna eta trabestien kanten hotsa iristen zaizkio atea zabaltzen duten aldi bakanetan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 124. orr.

2 (izenondo gisa)

32 urteko Carlota eta bere bizilagun trabesti baten arteko maitasun harreman nahasia.  Berria - Kultura   2006-02-11

3 (izenondo gisa, irud/hed)

Horiek ez dira osagai aztoratzaileak, diskurtsoaren forma huts, neutro, intenporal eta isilari gainjartzen zaizkionak, bera ezabatuko luketenak bere lekuan diskurtso trabesti bati hitza emanaz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 80. orr.

Negu trabesti aldrebes honek / baietz marka denak hautsi!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 57. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus