Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trabeskatu (14 agerraldi, 5 liburu eta 4 artikulutan; orobat trabesatu g.er. eta trabestu g.er.), trabeska(tu), trabeskatzen 1 du ad zeharkatu. ik trebeskatu.

Nik Nafarroara nahi nuen, eta Nafarroara egiteko ugaldea trabeskatu behar nuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 178. orr.

Nik igerika trabeskatu nuen Ihuri ibaia, Maitiaren zuberotarren gezien artean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 208. orr.

Gure aitzinetik, biek karrika trabesatu zuten eta bestaldeko ate batetik norabait sartzen ikusi nituen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 103. orr.

"Kasu egin behar diat bideko seinalei, Burlata trabeskatu aitzin, eskuin egiten baita.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 36. orr.

Eguzki berriaren lehen printzek nabe altuko beiradurak horizontalki trabeskatzen zituzten.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 196. orr.

Sarraskiaren iduri negargarri hura burmuinetan iltzaturik geratu baitzitzaidan: gizonak tirokaturik edo geziz trabeskaturik eta odolusturik, haurrak sastaturik, emaztekiak lohiturik...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 572. orr.

2 trabeska gelditu.

Gizakiekin ere gertatu izan da arrain hezurra zintzurrean trabeskatu eta kirofanora eraman beharra izatea.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 38. orr.

Bigarrenean ere lehengo berak ageri ziren; pilatuta oraingoan, elurrez estaliak, eskiak eta eskumakilak mikado-jokaldi nahaspilatu batean trabeskatuak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 216. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus