Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Fusila soinaren aurrean trabes erakutsiz, argazkirako lez. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 312. orr.
Don Juan Manuel Garaikoaren automobil handia ekarri zuten, trabes jartzeko herriaren sarreran. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 72. orr.
Zintzurrean trabes geratuko ahal zaik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 33. orr.
Armairuek arropak eskegitzeko trabesean izaten duten kakoari eutsi zion. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 97. orr.
Mailek, nolanahika eta trabesean paratutako oholez baldar konponduak, otsoendako tranpak ematen dute. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 122. orr.
Eskilara zarratuak eta erripeak ziran eta alboan, trabeseko haga batean, kodainak-eta egoten ziran eskegita. Errepide probintzialaren alboan, hiriko gizon ilara luze batzuk ari ziren harria jartzen, trabeseko habeak lurrean ezartzen eta errailak lotzen. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 59. orr.
· Jakina den moduan, euskaraz hazi garenoi trabeseko egiten zaigun lengoaia horretan zuzen eta egoki izkiriatzea. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 114. orr.