Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trabes1 1 iz apustua.

Adiskideekin kafetxo bat hartzeko aitzakia izango ditugu trabes horiek, gerora.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 9. orr.

Edozeini egingo nioke trabesa Lizarriturrik gutxien laket duena dakarrela asmotan: gerra.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 47. orr.

Bertan trabesa egin, zakila atera eta irabazi egin zuen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 108. orr.

Borrokarik gehienak [zakurrenak] trabesak egiteko izaten dira.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 90. orr.

Bi trabes jokatzen ditut nik normalean: bata entzuleekiko eta bestea neurekiko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 7. orr.

Gero karta jokoan, dadotara, dominora, aritzen ziren, gauzatxoak irabazten eta galtzen zituzten trabesetan, beren partida interesgarriago egiteko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 279. orr.

Titinek, Adarragako zaleen kuttunak, jokatzen duen arren, trabesak parean irtengo dira.  Berria - Kirola   2006-02-18

Apustuetako dirua Belokiren alde irten zen 100-50i, trabes gutxi gurutzatu ziren.  Berria - Kirola   2006-04-16

Alargunak bere trabesa mantentzeko karta onegirik ez zuelakoan [...].  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 271. orr.

Guretariko batek [kartetan ari ginelarik] mahai erdira trabesa botata, sudurra uzkurtzen zuen, usnaka iduri: "honek bikote triste bat ere ez dik".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 223. orr.

Trabes hotsandiko bat dugu egingo bion trebeziaz.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 189. orr.

2 (apustu formuletan)

Dukat bat trabes baietz hil.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 148. orr.

Zer jartzen dugu trabes?: baietz izen hauekin askoz hobeki koadratu, aldian aldiko eguraldiak! zenbat doa...?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 142. orr.

3 irud/hed

LTCM erraldoiak errubloari botatako trabesa galdu egin zuen, eta funtsak porrot egin zuen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 236. orr.

4 trabesean adlag trabes egiten.

Batzuk trabesean ibiltzen dira karta-jokoan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 146. orr.

5 trabes egin

-Egin duzu trabes, gazte?  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 161. orr.

Ez nion behin ere hartaz galdetzen, baina trabes egingo nuke horregatik eman ziela akabera Danelekin bizpahiru urtez izan zituen harremanei.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 33. orr.

Trabes egingo nuke pentsatzen zuela, halaber, balentria haiek guztiak ez direla beste inon gertatzen militarren buruetako guda-eremuetan baizik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 279. orr.

Hil edo bizi egin zuen trabes, eta heriok hartu zion gain azkenean biziari.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 159. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

trabes egingo (3); trabes gutxi (5); trabes gutxi gurutzatu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus