Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bizkor zabaltzen du ildoa goldeak orain, zokil artean trabatuta geratzen da gero. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 117. orr.
Ibilgailua zuloren batean trabatua zegoela irudi zuen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 156. orr.
Kontu egin nuen ezen mihia ahoan trabaturik zuela [anaiak]; eta, hala, mihia bere tokian paratzen niola, bere onerat etorri zen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 369. orr.
Bazirudien zerbait geratua zitzaiola urdailean trabatuta. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 94. orr.
Eroa bezala noa, oinak trabatu egiten zaizkit, erorika noa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 462. orr.
Hunkiturik eskertu zituen Napumoceno jaunak Sousa doktorearen hitzak, ahotsa eztarrian trabaturik [...] kopa eskuan dardarka. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 38. orr.
Oina alfonbran trabatu eta hankaz gora erori zen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 18. orr.
-Nola... Nola... ukan duzue argazki hori? -hatsa guztiz trabatua zuen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 244. orr.
Lanak eduki zituzten lema askatzeko, kate-kandatu batekin zegoen trabatua. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 279. orr.
Ehiza hegazkin hark, ordea, bere metrailadoreak trabatu zitzaizkiolarik, bira egin zuen. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 30. orr.
Nire hartan gelditu nintzen, zepo batean trabatua iduri. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 252. orr.
Sasian trabatua, lokatzak erdi estalia, herdoil arrastoz, sekula ikusi gabea genuen kaio erraldoiren batek errun arrautza. Je vous remmercie infiniment, monsieur... monsieur..., eta hor trabatu zen gizajoa ez atzera ez aurrera. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 169. orr.
-Esaldi batean trabatuta nengoen -jarraitu du gizonak-, lerro berean aurrera eta atzera, hurrengora igaro ezinik. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 67. orr.
Eztabaida luzeetan trabatuta, behin baino gehiagotan sortu ziren istiluak tentsioaren ondorioz. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 230. orr.
Alferrikako zeinuak biderkatzeko beldurrak trabaturik nengoen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 94. orr.
Ikasturtea osorik amaitu nuen eta ahozko azterketak gainditu ere bai, baina trabatuta geratu nintzen ikerlanarekin. Trabatu egiten baitzitzaizkion haien lanen irudi desitxuratuak lehendik ezagunak zituen irudi jatorrekin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 30. orr.
Hitza bidean trabatu zitzaion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 21. orr.
Maltzurra bere gaiztakerietan trabatua dago, bere bekatuaren sarean harrapatua. Elizen arteko biblia EsZ 5,22
Aita-amen ezkon-porrotaren ondorioz zurztasunaren sareetan trabaturiko gure seme errukarri eta errugabearenganako. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.
Amorrua eztarrian trabatu zitzaidan. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 117. orr.
Braust eseri nintzen ohean negarraldi eder bat egiteko asmoarekin, zintzurrean trabatua izan bainuen hamaika aldiz negargura. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 210. orr.
Une batez amets txar batean trabatuta bailegoen iruditu zitzaion bezperan emandako pauso berberak errepikatzean. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 108. orr.
Berdinketan trabaturiko xake-joko odoltsu eta azkengabe baina hala ere urrun bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 172. orr.
Harriak gurpila trabatu du, eta gurdia gelditu egin da. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 190. orr.
Gurdien gurpilak trabatu zituen, nekez mugitzen zirela utziz. Elizen arteko biblia Ir 14,25
Norbait jausi zitzaidan gainera, eta guztiz trabatu ninduen. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 144. orr.
Zure presentziak trabatu egiten ditu. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 132. orr.
Egia erran, ez naute trabatu. Herria 2001-05-24
Amak atea trabatu zion. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 391. orr.
10.000 manifestari eta 550 nekazari traktoreekin bidea trabatzen saiatu ziren. Berria - Gaiak 2004-11-09
Donostian, Bulebarreko errepidea trabatu zuten hainbat lagunek, alde batetik bestera pankarta bat jarrita eta zaborrontziak errepidean gurutzatuta. Berria - Harian 2005-05-27
Kamioi bakar batek autopista traba dezakeela azpimarratu zien. Berria - Euskal Herria 2004-02-29
Hornitzeko bideak trabatu dizkie izozmendiak McMurdo badiaren inguruan dauden hiru ikerketa estazioei. Berria - Gaiak 2004-12-16
Bidea trabatu zidan hirugarren batek. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 56. orr.
Ez zen uste izatekoa setiatzaileek ibaia trabatua izango zutela Irkutsketik gora. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 399. orr.
Ezaugarri zehaztugabeko gorputz batek argi mehearen bidea trabatu zuen, gelako ate erdi irekitik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 33. orr.
Pannekau alde huntan bide handia trabatua egona da bi astez. Herria 2005-02-10
Ez ote duen horrek eragotzi edo trabatu behar buldaren berritzea. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 184. orr.
Pilulak trabatu egiten du ernalketa, bai espermatozoideen lana zailagoa eginez, bai ernalketa prozesua eraldatuz. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 92. orr.
Ultrasoinuek erresonantzia magnetikoaren irudikapena trabatu egiten dute maiz. Berria - Gaiak 2004-01-20
Hazkundea trabatzea leporatu die Medefek Frantziako politikariei. Berria - Ekonomia 2006-01-18
Begiak eta beharriak erne aldi oro, nehork ez dizu zure egitekoa trabatuko. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 9. orr.
«Prozesua trabatzea» egotzi dio Aralarrek Sanzi. Berria - Euskal Herria 2006-04-23
Inputazioek baketzea trabatzen dutela dio Jaurlaritzak. Berria - Euskal Herria 2006-03-11
Londresko nazioarteko konferentziak erretiratze plana traba dezakeela ohartarazi zuen atzo Israelgo lehen ministrordeak. Berria - Mundua 2004-12-21
16 bat urtez zerbitzatu ditut, Jainkoari esker, halako leialtasunarekin, artarekin, lehiarekin eta karrarekin, non nehongo gaitzak, ez beste egiteko bihi batek, ez nauela trabatu bermatzen ahal baitute denek non gain gainetik bereizten bainaute. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 219. orr.
Zimenduak ere hormaren zabalerarekin egin behar dira; paretak, horrela trabatuta egiten badira ez baitira berehala hondatuko. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 710. orr.
Sukarrizko edo harri gogorrezko ilarak egiten dituzte, eta pezoekin lan egiten denean bezala, junturak trabatu egiten dituzte ilarak txandakatuz; horrela betiko sendo irauteko moduan egiten dituzte lanak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1170. orr.
Beste batzuk zanpatutako lur-zokorrak lehorraraziz altxatzen zituzten paretak, zeharragekin trabatuz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 930. orr.
Tramankulu burrunbatsua hain zegoen tinko trabatuta, ezin izan bainuen ezer egin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 76. orr.
Ez baitago ezer bere lehen elementuak estuago eta kohesio handiagoz trabaturik dauzkanik burdinaren izaera gogorra eta zurruntasun hotza baino. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 449. orr.
Ama zangoak zabaldu eta gizonaren sabelean hankalatraba jarri zen, besoak oso gogor atxikita gizonaren bizkar gainean, gizonaren gorputzean trabatu eta itsatsi nahi balu bezala. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 37. orr.
bake prozesua trabatu (5); bidea trabatu (7); eztarrian trabatu (10); eztarrian trabatu zitzaidan (3); lana trabatu (3); mihia trabatu (4); prozesua trabatu (9); trabatu gabe (7)
bidean trabaturik (3); eztarrian trabaturik (5); trabaturik gelditu (4); trabaturik geratu (3); trabaturik geratzen (3)
eztarrian trabatuta (4); eztarrian trabatuta geratu (3); trabatuta dago (6); trabatuta gelditu (6); trabatuta geratu (14); trabatuta geratzen (4); trabatuta zegoen (4)
ondo trabatutako (3)
justizia trabatzea (3); prozesua trabatzea (5); prozesua trabatzea leporatu (3); trabatzea leporatu (9); trabatzea leporatu die (3)
lana trabatzeko (4); politikoa trabatzeko (3); prozesua trabatzeko (4); trabatzeko asmoa (3); trabatzeko moduan (3)
bidea trabatzen (11); euskal politika trabatzen (3); garapena trabatzen (3); jarduera trabatzen (3); negoziazioak trabatzen (5); politika trabatzen ari (3); politikoa trabatzen (3); trabatzen ari (17); trabatzen saiatu (5)