Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina ez dut egun bisitatuko Sahagún; berantegi da eta egungo trabailuek eztitua naute. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 145. orr.
Halaxe bildu ahal izan dut, hitzez hitz, neure trabailuaren ondoko uzta. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 10. orr.
Estefaniak ere trabailu xumeren bat baizik ez zigun noizbehinka manatzen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 93. orr.
Horrela, hamaika pena eta trabailuren artean, Urbiaindik alde egin behar izan genian, desterrurat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 19. orr.
Ez dizut kontatuko zenbat neke eta trabailu, eta zenbat pena eta sufrimendu pairatu behar izan genuen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 573. orr.
Trabailua ongi eginez gero eskatuko ditugu guk ere eskatu beharrekoak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 487. orr.
Ene trabailuak, errana dut, Tebasko jardin batean hasi ziren. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 114. orr.