Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etxe-giroan sentitzen da han eta olgatu egiten da, jostailu trabagarrien erdeinuan, bere irudimenaren kolkora. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 103. orr.
-Negu hotza dugu aurten, e? -agur gisa, zerbait esateagatik, trabagarri izaten baitzitzaion dirua eskatzea. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 24. orr.
Han loturik, baziren pinazaren moldeko ontzi bi, gure maniobraren trabagarri. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 56. orr.
Jende askori interesgarria gerta dakiokeenez, hitzez hitz kopiatuko dut agiria egunkari horretatik, baina, trabagarriak gertatzen zaizkidanez, garai hartako idazkerako "erre" tiletdunak aldatuta. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 417. orr.
Haien begietan ni peoi ziztrin bat baizik ez nintzen, pieza ttipia, anitzetan trabagarri gertatzen den pieza ezdeusa. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 32. orr.
Gaia: Euskal kultura, trabagarri ala aberasgarri? Herria 2003-02-20
Tenperatura igotzen ari zen, trabagarri izerditsua bilakatzeraino jaka mehe kirastuna. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 28. orr.
Nigan adiskidea edo laguna ikusteko, eta ez lehiakide trabagarri berri bat mahaian nahiz ganberan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 91. orr.
Nola errespetarazi Lan Kodea, ohar trabagarri bat egin eta kanporatzeko arriskuan zarelarik? Berria - Harian 2006-01-08