Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

traba 1 iz oztopoa, eragozpena. (gauza fisikoak egina)

Bazekien gurdi zaldi errusiarrek ez dutela ezer saihesten bidean, ez harriak, ez gurpil arrasto sakonak, ez basatzak, ez zuhaitz eroriak, ez zuloak; traba guztien gainetik igarotzen dira arrapaladan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 134. orr.

Azkenik, burdinbidetik trabak kendu eta abian jarri zen trena berriz ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 79. orr.

Zuzen-zuzen zerura igotzen ikusi zuen, inolako traba edo eragozpenik gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1031. orr.

Bideetako zikinkeri, harri puska eta traba guzien kentzen aritu behar zuen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 193. orr.

Denboraren poderioz, eta hiria handitzen joan den heinean trenbidea traba bilakatu da.  Berria - Harian   2006-02-21

Arterian zuen traba konponduta, New Yorken ari da osatzen kantaria.  Berria - Kultura   2004-07-10

Harri-koskor horiek, inolako trabarik gabe, askatu ahala brontzezko ontzian eroriko dira eta hotsarekin emango digute abisua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4970. orr.

Horrek esan nahi du entzulearen belarriak jasotzen duen hotsa traba batek sortua dela: hiztunak biriketatik kanporatu duen aireari, ahots-bidean, ebakera-organoez egindako trabak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 24. orr.

Trabaz traba laster egiten zuten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 17. orr.

2 (bestelakoak egina)

Makina ez da bizi, ez du, beraz, ez beldurrik, ez itxaropenik, halakoak traba besterik ez baitira, eta inolako nahikunderik ere ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 111. orr.

Duda ez da traba, atea baizik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 71. orr.

Hainbeste pena, traba eta kezka, bat-batean burutik beheiti, gehiegi zitzaizkidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 118. orr.

Haietako askorentzat euskara traba izan da, eta traba da.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 76. orr.

Hasten da hizketan [...] eta ohartzen zara zeu bezalako tipoak traba direla Lehendakariarentzat.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 80. orr.

Bista ordukotz doi bat histua zuen, trabak zituen irakurtzean.  Herria   2001-10-11

Trabak jartzen dizkio merkatariari, baina merkataritzaren mesedetan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 17. orr.

Nazioarteko finantzen mekanismoei trabak jartzea da asmoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 192. orr.

Emaitzak ikusi baino lehen trabak ipintzen hasten gara.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 379. orr.

Traba eta erresistentzia guztietatik libratu, eta azken ekintza erabakigarri batekin gauzatu zuen bere desioa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 120. orr.

Legeak ezarritako trabak gainditzeko.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 26. orr.

Amodioak, aski barnetikakoa denean, ez ote ditu haatik muga guziak hausten ahal eta traba guziak gainditzen?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 108. orr.

Betiereko bizira heltzeko trabak baztertzeko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 138. orr.

Komunikazioa Tour birak hainbat eta hainbat trabari egin behar izan die aurre.  Berria - Kultura   2004-05-28

Bazekien, behin ezkonduta, ez zuela Venezuela aldera joateko hainbeste traba izango.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 48. orr.

Zailtasun eta traba guztiak gainditzen erakutsi duen maisutasuna.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 20. orr.

Ordutegi alua nuela, bistan da, baita halako beharkizun batzuk ere semearekin, baina horiek guztiak ez zirela traba gure artekoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 170. orr.

Miarritzeko ikastolak egina du bide, haste hartan nekez abiaturik, denbora batez traba asko ere kausiturik.  Herria   2005-10-20

Traba, batzuetan, eguneroko bizimodurako nik neuk ipinitako lehentasunen zerrenda izaten da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 371. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Ez baitago erabateko hersketa edo etena baino traba handiagorik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 85. orr.

Ez zuen traba handirik izan erromerietan ikasitako piezei tokian tokiko pieza berriak eransteko.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 99. orr.

Indian ingelesez jakinez gero, batetik bestera traba handirik gabe ibiliko zara.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 17. orr.

Legea dute traba nagusi.  Berria - Ekonomia   2006-02-11

Euskal-Herri osoari buruzko historiaren saileko gauzak ikertu nahi direlarik traba bereziak badirela nahitez.  Herria   2002-12-12

Traba gogorrak jarri zizkioten kanpoko harremanetarako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 61. orr.

Traba arkitektoniko ugari dago Santa Lucian, «auzoa aldapaz eta eskaileraz josita baitago».  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

Horri kontratuak betetzeko dituzten zailtasunak eta traba burokratikoak gehitu behar zaizkio.  Berria - Gaiak   2004-09-29

Traba administratiboei buru egin behar.  Berria - Euskal Herria   2004-07-04

Ezkerreko diskurtsoa entzuten dudanean, elkorra, fosildua, topikoz betea [...] iruditzen zait sarritan, traba intelektual bat sentitzen dut neure egiteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 97. orr.

Haiekin beti izango zuen, nahi eta nahi ez, traba gaindiezina harreman normal bat sortzeko, bera herriko jauntxoaren seme baitzen, eta besteak aitaren langile.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 52. orr.

Soilik hamar lekoak bereizten gaituzte, eta bitarte gaindierraz hori soil-soilik niretzat da ezin gaindituzko traba bihurtu!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 245. orr.

Geroari buruz bagintuela uste-gabeko traba eta buru-hausteak.  Herria   2005-04-14

4 (hitz elkartuetan)

Bien arteko elkarrizketa kalitate haundikoa zen bakoitzak erakutsiz zeri buruz ari zen, zer traba motak zituen.  Herria   2005-09-29

· Israelgo Armadaren indarrezko ekitaldi bat edonoiz gerta daiteke, kilometro bat edo bi bakarrik egiteko bide traba eta kontrolak daude eta ez dakizu zenbat denbora egonen zaren.  Berria - Mundua   2004-05-13

Oviedoko espetxean egona, gero Carabanchelera eramana, handik etorri zen bere mingain traba eta guzti.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 58. orr.

5 traban adlag traba egiten.

Emakumea, ordea, zoru-garbigailua arma eginda, erdian ezarria zen, traban, bere tar-tar ezin isilduaz erasotzen zidala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 267. orr.

Burdin hesi bat baino gehiago jarri zitzaien traban, eta sopleteari esker zabaldu zuten bidea.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 84. orr.

Alabak atean traban jarrita azaldu zidanez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 96. orr.

Erabaki du traban dauden arbola eta sastrakak garbitzea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-08

Batzuetan urrutitik sentitzen da norbera dagoela traban.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 168. orr.

Bost belaun pare ditu traban ("barka, barka... barka"), begirada suminduak, marmar haserreak, pasabidera iritsi, atetik irten eta gau haizetsu ilargirik gabera atera arte.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 251. orr.

6 traba egin

Traba egiten dizu pistolak gerrian, bere lekuan egokitzen saiatu zara disimuluz.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 15. orr.

Traba egiten zidaten jantziak kentzen hasi nintzen ahal nuen bezala.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 109. orr.

Makurtuta zegoen udaltzainak besoa goratu zuen traba egiten zien andra baztertzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Entzuna neukan argiak traba egiten ziola, eta horregatik bere etxean pertsianak beti itxita egoten omen zirela.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 80. orr.

Zein neurritan, bestalde, ez ote dion traba egiten zaharrak berriari, hau hazten ari delarik.     «Kuskue tanden», 2004 - 48. orr.

Ia agurtu ere ez gintuen egin; traba egiten genion.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 60. orr.

Zerbaitek merkatariari traba egiteak ez du esan nahi baitezpada merkataritzari traba egiten dionik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 17. orr.

Izan nintzenak traba egiten zioan nintzenari.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 278. orr.

Bazirudien elkarri traba egitea eta elkar jotzea zela bi haien patua.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 77. orr.

Ez nizuke traba egin nahi nire gogoez hitz eginez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 233. orr.

Milioika pertsona telefonoa hartu eta denak aldi berean deika ari direla, makina batek eramango ditu dei horiek hari batetik edo bestetik elkarren artean gurutzatu gabe eta inori traba egin gabe.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 116. orr.

Niri ez dit batere traba egiten gure eta UMPren botoak hautestontzietan uztartzeak.  Berria - Mundua   2004-04-13

-Noiz arte egingo diozu traba dama honi?  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 96. orr.

· Soinua jotzeko eskuak libre behar ditu, eta besaulkiak traba handiegia egiten dio.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 216. orr.

-Ez dizuet traba gehiagorik egingo.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 135. orr.

Elkarri ahalik eta traba gutien egitera saiatzen ginelako.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 118. orr.

Ez diat emakumeen beharrik, traba gehiegi egingo lidaketek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 355. orr.

Lagundu beharrean traba baino ez ziguk egiten.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 18. orr.

Hara itzultzen ahalko zen trankil-trankil, inork trabarik egin gabe.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 17. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elkarri traba eginez (3)

traba arkitektonikoak (3); traba bihurtu (5); traba bihurtzen (3)

traba egin (25); traba eginen (4); traba eginez (3); traba egingo (9); traba egingo zion (3); traba egitea (3); traba egiteko (4); traba egiten (87); traba egiten zion (7); traba eta kezka (3); traba frango (6); traba gainditu (5); traba gertatzen (3); traba guzien gainetik (3); traba guztiak gainditu (4); traba handia (7); traba handiagorik (3); traba handiak (15); traba handirik (8)

traba izan (12); traba izanen (3); traba izango (8); traba izaten (3); traba jarri (4); traba jartzen (3); traba nagusi (3); traba nagusia (3)

traba ugari (10)

trabak traba (3); zerbaitek traba egiten (3); zernahi traba (6)

egiteko trabak (3); jarritako trabak (6); jartzen zaizkien trabak (3); nolako trabak (3); sartzeko trabak (3)

; trabak aurkitu (3); trabak besterik ez (6); trabak eta oztopoak (3); trabak gainditu (5); trabak gaindituz (3); trabak gainditzeko (5); trabak gainditzen (4); trabak ipintzen (3); trabak izan (6); trabak izanen (3); trabak jarri (12); trabak jarriko (4); trabak jartzea (7); trabak jartzen (26); trabak jartzen dizkioten (3); trabak salatu (6); trabak salatu zituen (3); trabak traba (3); trabak trabatei (6)

batere trabarik gabe (3); beste trabarik (4); inolako trabarik (35); inolako trabarik ez (4); inolako trabarik gabe (13); inolako trabarik jarri (4); inongo trabarik (3); trabarik egin gabe (12); trabarik gabe (61); trabarik gabea (3); trabarik gabeko (6); trabarik handiena (8); trabarik jarri gabe (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus