Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
toxikomano iz toxikomaniak joa dagoen pertsona.
Ez, ni toxikomanoa naiz, oraintxe utzi diot zaldiari. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 161. orr.
Toxikomanoak bergizarteratzeko zentro batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 77. orr.
Orain, gaua lagun toxikomanoekin terrazan igaro beharrean, etxetik urrun egoten zen, eta horrek oroitzapen ezin garratzagoak ekartzen zizkion emakumeari eta, horrekin batera, sufrimendua atzera. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 100. orr.
Don Tirso hark ez zeukan toxikomanoekin ibiltzen ziren apaizen antzik: lege zaharreko apaiza zen hura. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 159. orr.