Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

toxikazio (24 agerraldi, 2 liburu eta 15 artikulutan) 1 iz intoxikazioa, pozoitzea.

Sanferminetan hogei toxikazio izan ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-08-17

Toxikazioa izan ote zitekeen edo ez, azken hilabeteetan horrek sortu ditu eztabaida handienak sendagileen artean.  Berria - Mundua   2004-12-19

Gas horrek sortutako toxikazioaren ondorioz zendu ziren, Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Legez kanpoko ostalaritza izan zitekeen toxikazio kasuen eragilea.  Berria - Euskal Herria   2004-08-17

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Agian, bidezkoagoa litzateke esatea gripeak jota zeundela edota ptomaina-toxikazio baten kutsadurapean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 185. orr.

Gaixoa dioxina toxikazio baten ondorioz hil izan balitz, nire ustez ia ezinezkoa izango zatekeen inork pentsatzea dioxina izan zela heriotzaren arrazoia.  Berria - Mundua   2004-12-19

Kokaina toxikazio larriak eragindako garuneko edema.  Berria - Kirola   2004-03-20

4 informazio faltsua hedatzea.

Espainiako agintariek ohikoa duten nahasketa eta toxikazioa eragiteko jokabidearen baitan kokatzeaz gain, indar polizialen jarrera arduragabea zuritzeko baliagarri ere izan daitezke.  Berria - Harian   2005-01-16

Ametzak taldeak Udaleko auzian izandako «toxikazioa» gaitzetsi du. herenegun egunkari batean agertutako informazioa «toxikaziotzat» jo zuten abokatuek.  Berria - Euskal Herria   2004-08-13

5 (hitz elkartuetan)

Informazioaren ugaltze izugarria manipulazioen hazkunde esponentzial bilakatu da, eta hedabideen bidezko toxikazio kanpaina ere bai sarriegi.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 97. orr.

M-11ko batzordeko PSOEren bozeramaile Alvaro Cuestak PPren «toxikazio estrategiatzat» jo zuen atzo gertatutakoa.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus