Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

toxikatu, toxika, toxikatzen 1 du ad intoxikatu, pozoitu.

16 lagun hil eta beste 2.500 inguru toxikatu dira Hyderarabaden (Pakistango hego-ekialdean) kutsatutako ura edateagatik.  Berria - Gaiak   2004-05-27

Hainbat suhiltzaile eta guardia zibil aluminio fosfuroarekin toxikatu dira Tuteran.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Bertan zen gizonezkoa kearengatik toxikatu zen, baina onik atera zen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-23

Karbono monoxidoak toxikatuta hil zirela.  Berria - Euskal Herria   2006-03-21

Aireak ez du mozkortzen, gizentzen, toxikatzen, pozoitzen.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 110. orr.

2 informazio faltsua edo alderdikoia hedatu, norbaiten iritzia edo jarrera aldatzeko.

Iritzi publikoa toxikatu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 141. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus