Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

toxa 1 iz tabako ontzia.

Ohea zegoen lekura zuzenean jo, eta toxa bat atera zuen haren azpitik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 80. orr.

"Bai neskatxa xarmagarria! -esan zuen bere artean, toxa zabaldu eta sudurretik tabakoa hartuz-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 140. orr.

Aurkariak lasterrago adiskidetze aldera, Txitxikovek behin eta berriro eskaini zien guztiei bere toxa esmaltatu zilarrezkoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 33. orr.

Puru erretzaile batek eduki behar dituen tresna sofistikatuak -purua moztekoa, supizteko egokiak, larruzko toxak...-.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 55. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kontsul ingelesak Buenos Aireseko lehengusuari erositako tabako-toxa zilarrezkoa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 52. orr.

Nik zigarro-toxa eskaini nion, baina hark muzin egin zion.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 128. orr.

3 hed

Loup-Y-Es-Tu etxeko hauts-toxa bat eta ADNaz indarturiko Gilda krema multzo bat, zelulak indarberritzeko eta makromolekulak birkonbinatzeko bizkortua, eman zizkidaten gainera.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 26. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tabako toxa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus