Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tourettismo 1 iz Touretten sindromea.

Horixe bera gertatzen zaie zenbait aktoreri ere; ezagutzen dut agertokitik kanpora tourettedun nabarmena den aktore bat, pertsonaia xelebreetan espezializatua, tourettismoz erabat libre gelditzen dena, erabat bere rolean sartu, eta aktore lanean aritzean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 110. orr.

2 Touretten sindromeak eragiten duen tika.

Lasaitasun horren adierazgarrietako bat, paradoxikoki, zera zen: libre sentitzen zela haien artean tourettismoak egiteko -hatz-muturrekin haiek emeki ukitu eta haiei txapaka egiteko edo, sofa batean beste batzuekin zegoela, bat-batean alde batera okertu eta oinetako behatzez lagunen sorbaldak ukitzeko-; jokabide bera atzeman dut beste zenbait tourettedunengan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 102. orr.

Bennett kontu handiz ibiltzen da tourettismoekin, gutxi ezagutzen duen jendea tartean bada, edo ezkutatu edo disimulatu egiten ditu, hobeto ezagutu arte.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus