Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Tour (orobat tour) iz Frantziako Itzuliari Hegoaldean ematen zaion izena.

12 itzuli handi korritu ditut: Espainiako zazpi Vuelta, Italiako Giro bat eta Frantziako lau Tour, eta horietan aritzen naiz ondoen.  Berria - Kirola   2004-05-04

Frantziako Tour-eko etapa berton amaitzekotan balitz moduan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 58. orr.

Hiruko hori alde batera utzita, askok egin dezakete Tour ona, baina ia inork ez Tourra irabazi.  Berria - Kirola   2004-11-12

Zazpi tour korritu zituen guztira, eta 35 etapa garaipen lortu zituen.  Berria - Kirola   2004-07-02

Jacques Anquetil, Eddy Merckx, Bernard Hinault, Miguel Indurain eta Lance Armstrong dira bost Tour irabazi dituzten txirrindulariak.  Berria - Kirola   2004-07-02

Frantziako Tourreko erlojupekoan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 110. orr.

Lehen plamak albiste ditu Berlusconiren krisia, okupatzaileek Bagdaden hildako bost irakiar eta Cipollinik Tourrean izandako erorikoa.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 26. orr.

Arantza Aranaren gorputz soslaia itzalargitan ikusi zuten, zutik jarritako Tour-eko etapa menditsu baten mapa orografikoa bailitzan.  Berria - Kultura   2004-12-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus