Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
totemiko izond totemarena, totemari dagokiona.
Jorge Oteizak esaten zuen gure animalia totemikoa zaldia zela, eta gure lehen hizkuntza irrintzia. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 116. orr.
Nik uste, zaldi totemikoaz eta irrintzi arkaikoaz ahaztu, eta hizketan erakutsi behar geniokela geure bihotzari, eta nork bere argiz eta kuraiaz bere arima gidatzen ikasi. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 116. orr.
Behin begi urdineko otso zuriak oihan beltz eta basamortu biluzietan, otso abiaduran otsoturik, elurrez estali eremuak eta larraitza abandonatuetan barna ibili nintzela agertu nien, neure molekula arteko izate totemikoaren bila. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 126. orr.