Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

totem 1 iz leinuaren arbaso eta babesletzat hartzen den landare, animalia edo bestelako izakia, gurtza-gai eta tabu dena.

Totem bat aukeratu beharko balu, sugea aukeratuko luke.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 9. orr.

Harritzarra, totem bat bezala, ikur megalitiko baten antzera, zut.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 97. orr.

Bigarrena zen egun hartan, arratsaldean bere arrano itxurazko totema zeru urdinean ikusi baitzuen, hegatsak zabal-zabalik hodei zurien artetik jalgitzen zitzaiola.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 117. orr.

Marinelaren labanak behar luke landu sakrifizioen totema, baina materia nobleagotan tinkatzeko daukat nik tresna sakratu hau.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 15. orr.

Nahi baduzue snob deitu neskari, baina ez ezazue ahaztu garai batean fetixen eta jabetzen totem zaharkituek osorik zutela beren mende lurjabe noble, edo ia nobleen, bizimodua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 144. orr.

Kamera bere inguruan jiraka ari da, totem baten inguruan ariko balitz bezala.  Berria - Kultura   2004-10-01

2 irud/hed

Ohikoa den jazz totem baten aldarrikapenak kasu honetan Ella Fitzgerald eta Louis Armstrong ditu ardatz Isn't this a lovely day? apainean.  Berria - Kultura   2006-03-30

Posizio baten adierazgarri eta kulturari buruzko ikuspegi elitista baten totem bihurtu zaigu liburua.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 63. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Totem-makila bat zen masta, arranoak ziren hegazkina, eta pintura aztekaz dekoraturik ageri ziren leihoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 268. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus