Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

toteltasun iz mintzatzeko debekua; totelaren nolakotasuna.

Ronek jendeari esaten zion ez barre egiteko Quirrellen toteltasunari.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 206. orr.

Toteltasun ezkutaezina atera zuen handik.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 191. orr.

Goratzen entzun zuen Girolamok bere adiskidearen ahotsa, haren toteltasun ia ezin antzemanezkoaren koxka arinak sumaturik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 292. orr.

Nire birraitonak toteltasuna nola sendatu aurkitu zuela.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 21. orr.

Haren sudur okerra, haren toteltasuna, haren keinu bitxiak, haren tikak... atoan ohartu nintzen zein zen ezaugarri haien arrazoia.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 99. orr.

Antzera gertatzen da parkinsondunen mugimendu konbultsibo eta hautsien kasuan (batzuek toteltasun zinetikoa deitzen diote).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 109. orr.

Hitz barneko silaba bat jarraian bitan agertzea eta toteltasuna lotzen genuen lehen.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 39. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus