Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

totelkatu, totelka(tu), totelkatzen du ad toteldu, totelka mintzatu.

Zeharo zarpailduaren itxura egiten ari zen Ramsay jauna; apur bat totelkatu ere egiten zuen zutik zegoen bitartean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 151. orr.

Orduan, harridura otzanez, aspaldian galdu eta ahantziriko zerbait aurkitzen bailu bezala, honako hitzok totelkatu zituen Argos-ek: [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 124. orr.

Orduan bera ere eseri eta mantuaz begietaraino estali zen, hauxe totelkatuz: [...].  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 65. orr.

Funtsgabekeria batzuk totelkatu nituen, berak entzun ere egiten zituenik ez ziruditenak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 104. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus