Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

toteldu, totel(du), toteltzen 1 du ad totelka hitz egin.

-Ezin dut berorren gogoa bete, bada -toteldu zuen zerbitzariak, burua erabat nahasita.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 80. orr.

-Nik ez... nahi gabe... -toteldu zuen beldurtuta, atzeraka eginez ezpata askatzen zuen bitartean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 35. orr.

-Gero! Gero! -toteldu zuen Dembak erabat nahasita, eta izututa begiratu zion Georg Weinerri-.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 181. orr.

Eta ahoz ari zenak sagardotegiko kupelaren jiran totelduko zuen bere kanta-saioa.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 107. orr.

Eroturik hil zen, Bermudetan, handik egun batzuetara, hitzok totelduz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 136. orr.

2 du/da ad totel bihurtu.

-Nahitara ere ezinen nikek... -erran zuen, hitzak mihian toteltzen zitzaizkiola-.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 250. orr.

3 (era burutua izenondo gisa) irud/hed

Hire hanka toteldu horrekin, ez hurbildu balekebale, alde egin ezak, hoa putzura nahi baduk, ken hadi hortik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 182. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus