Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hasteko, pertsonalismoaren alde eta totalitarismo ororen aurka deklaratzen da Liburu Zuria. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 122. orr.
Borroka elkarte horiek punk eta destroy uhinak irentsi dituzte, beren baitako totalitarismoaren edo eztikiago erranik, armen borroka sostengatzeko duen diskurtsoaren gordetzeko. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 89. orr.
Idazle txekiar askok bizi eta idatzi zituzten esperientziak totalitarismoak eragin zituen. Berria - Kultura 2004-07-16
Ateoa eta eskuindarra zen Revel, eta totalitarismoen aurka agertu ohi zen beti, tinkotasun handiz. Berria - Kultura 2006-05-02
Totalitarismoaren aurkako eta demokraziaren (edo gizarte irekiaren) aldeko Popper-en argudioak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 223. orr.
Arrazoitik at ez dago ezelako salbaziorik, amildegi itsu eta iluna baizik, totalitarismora eta faxismo berrira daraman amildegia. Berria - Harian 2006-05-06
Diktadurak, totalitarismoak bortxaz isilarazi zituenei hitza bihurtzea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 153. orr.
«Totalitarismo komunista» gaitzetsi zuen atzo Europako Alderdi Popularrak, Bruselan eginiko bozketan. Berria - Mundua 2004-02-06
Pinturatik musikara salto egin dut, nire margotzeko eraren zenbait ezaugarri nagusi, bat-batekotasuna, emozionalitatea, gordez eta aldi berean arte bisualen totalitarismoa baztertuz. Berria - Kultura 2006-03-02
Ekialdeko blokeko idazleek bi belaunaldiz aurre egin behar izan zioten totalitarismo kultural eta politiko berberari aurre egin beharrean dira Egungo AEBetako idazleak. Berria - Kultura 2006-01-10
«Totalitarismo informatiboa» egotzi diote Berlusconiri. Berria - Mundua 2004-05-06