Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

totalitario 1 izond gobernu eraz mintzatuz, demokraziak ezagutzen dituen gizabanakoaren eskubideak eta gizarte askatasuna ezeztatzen dituena eta agintaritza mota oro eskuratzen duena.

Are ezinezkoagoa izango zen mendebaldeko Europako langile-klaseari erregimen totalitario baten alkandora hertsagarria eskaintzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 390. orr.

XX. mendean, Europan «bi erregimen totalitario izugarri: nazismoa eta komunismoa» nagusitu zirela dio eskuineko taldeak atzo onarturiko ebazpenak.  Berria - Mundua   2004-02-06

Garbi da denak anai faltsuen botere faktiko totalitarioen menpe jartzen garela dituen ondorio latzekin.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 97. orr.

Arriskua oinarrizko heziketa unibertsalak propagandarako irekitzen zuen aukera zen, eta aukera horri heltzeko publizitate-saltzaileek, albiste-agentziek, presio-taldeek, alderdi politikoek eta gobernu totalitarioek trebetasuna izan zuten, eta eskrupulurik ez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 361. orr.

Lehen, tirano zaharkitu baten aurka, bere jaioterria askatu beharrez ziharduen gudari miresgarria, ametsetako estatu totalitario baten izenean bere basakeriak legeztatu nahi lituzkeen borrokari itsua bihurtu da.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 138. orr.

Orohartzailea eta totalitarioa da; ez du nabardurarik onartzen, dena asimilatzen du bere mende: ideologia, merkatua, herria, kultura, aisialdia...  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 114. orr.

2 hed

Gizarte totalitario bat deskribatzen digu Orwellek bertan, litekeen totalitarioarena: Anaia Nagusiak herritar guztiak ditu kontrolpean, haien mugimenduak ez ezik haien pentsamenduak ere ezagutzen eta kontrolatzen baititu, etenik eta hutsik gabe.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 188. orr.

Euskal gizarteari indarrez inposatu gura izan zitzaion proiektu totalitario baten biktimak izan ziren.  Berria - Harian   2006-03-23

EAJk «keinu totalitarioak» erakusten dituela azaldu du Lopezek.  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Pentsaera hau, noski, ultranazionalista da, totalitarioa. "Feminismo" hitzak garai bateko egoera totalitario batzuen oroitzapena ekartzen duelako gogora: emakume borrokazaleak, itsusiak, ez direnak bat ere femeninoak...  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 65. orr.

Inoiz aipatu dut Oteizaren estetika etnozentrikoari segitzen zaion ondorio totalitarioa: euskaldun orok aintzakotzat hartu beharra dauka Oteiza, baldin uko egin nahi ez badio euskal arimari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 138. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus