Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ni guztiz sistematik kanpo dagoen idazlea sentitzen naiz, outsider totala. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 43. orr.
Kontua da nire anaia ikaslea ezjakin totala zela. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 85. orr.
Inozo totala iruditu zait. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 9. orr.
Kaos totala. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 148. orr.
Kiebra total baten eta berriro zerotik hasi beharraren kontzientzia. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 279. orr.
Nazismoak ekarri duen gerra eta Alemaniaren txikizio totala "katastrofe" natural bat da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 236. orr.
Kultura total baten une gorena da festa. Berria - Kultura 2006-01-27
Naturak, pisua bide, lurra joarazten die eta, hutsune ia totalean dautzala, arima gorputzaren poro guztietatik galtzen dute. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 439. orr.
Ez omen diote inutilidade totala eman nahi. «Kuskue tanden», 2004 - 40. orr.
Ergel bat, totala! Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 44. orr.
Deserosoa egin zitzaidan, ia eramanezina, museoan arnasten ari nintzen aire hutsal-fashion total hura. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 82. orr.
Izan ere, Eguren saxojoleak dioen bezala, "totaleko diferentea dago lehendikan gauza". Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 52. orr.
Nortasun bildurgarriko gizona zala; bere lanbide nagusi bietan, errementaritzan zein soinularitzan, urgulu profesional totalekoa. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 31. orr.
Edozer guaikeria, hutxalkeria edo umekeria gatzbakorekin izugarri emoxionatzen dena ("uaaa! ooona! latza! totala, e?"). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.
Bere izaeraz beraz errebindikatiboa izan beharra baitauka, jada total etsia ez bada behintzat. -Soinua total itzita eukan? Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 17. orr.
Laja itzak sareak putzuan, egik total abaor, jo ezak La Rochellera. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 67. orr.
Lema total estibor emanda. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 279. orr.
Agorrarenak inon betetzen ote dira total eta arraso? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 315. orr.
Badut deabrutxo bat barruan, eta atera eta bihurrikeriaren batzuk egiten uzten ez badiot, total aspergarria bihurtzen da mundua niretzat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 146. orr.
Maxima-minima, euri-kontuak eta beste, denen kopuru totalak eta batezbestekoak ere, kontu denak paper mutturretan aterako zituen kurioxo asko. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 61. orr.
Arlo guztietan bakoitzak handien ikusi dituenak eskergatzat ohi dauzka, nahiz eta gauza guztiak, zeru-lurrak eta itsasoa barne, izadi osoaren batura totalaren aldean ezer ez izan. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 431. orr.
Alor horren ingurumen-presio nagusiak hazkunde ekonomiko totala baino neurri handiagoan ari dira handitzen. Berria - Euskal Herria 2004-11-09
Total, IKEAn buelta batzuk eman ondoren, sofak ikustera abiatu ginela. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 8. orr.
Total, kontua da Herminiok alde egin zuela eta aldageletan bere emaztea eta biok geratu ginela. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 44. orr.
-Total, tarrapatakan behar izan dugu harrapatu gure hegazkina! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 68. orr.
Hutsegite handia iruditzen zaidak hik literatura utzi izana, total zertarako, aberri bat eraikitzeko? Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 75. orr.
Niri berdin zaidak; ni, total, horditzera etorri nauk... Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 63. orr.
Total, neska, nor enteratuko da? Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 38. orr.
Bataren totala bestearen totalari dagokionez, bataren parte bat bestearen parte bati egokituko zaio. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 72. orr.
Gure artxiboko txartela hartu nuenean, han ageri zen totala libretan ageri zena baino 150$ gutxiago zen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 23. orr.
10 eguneko datuen totalak atera, kontuak eta portzentajeak ondo eramateko. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 74. orr.
Etzazuela ahaztu Schumacher koronela maiz total egina egoten zela gauean, bere garagardo-edanaldiak zirela-eta. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 69. orr.
Dabid, Patxiren antzera, total egina zegoen eta estropozo egin du, neska bat berarekin lurrera eramanez. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 322. orr.
Total egina itzuli zen Honoré. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 47. orr.
Total eginda nengoen ordurako, ez nintzen lagunekin berriketan jarraitzeko gauza, Azkenean hirurak total eginda zeuden, ohean etzanda izeba eta Campione langilea arreta elkar ukitzeko jardunean jarrita. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 130. orr.
total egina (4); total eginda (5)
totala izan (3)