Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bateletan (lau arraunlari eta patroia) eta aulki mugikorrean soilik lehiatzen dira oraingoz, baina eurak ere jo eta fuego aritzen dira tostartean. Berria - Kirola 2004-07-28
Zena zelakoagatik zela, urpekari alemanen ehizan ibiltearena, Pilar haren tostartean ez zen euskaldunik falta izaten. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 14. orr.
Tostartean aldaketa batzuk egiteko baliatu du geldialdia Mendizabalek. Berria - Kirola 2006-01-25
Argi zegoen Royal Navyrako ari ginela, eta tostarteko batzuk behintzat baraurik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 80. orr.
Aita ageri zen, kapitaina, tostarteko guztiak zituela inguruan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 86. orr.
Hamar-hamabi lagun baforeko, horrela zebilen kontua berrogei tostarteko behar zituzten zamakoetan, beldurra. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 74. orr.