Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tostada iz txigorkia.
Zerbitzariak kafea, baxokada bat laranja-ur, tostada bat eta gurin puxka bat ekarri zizkigun. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 224. orr.
Mahai gainean utzi zizkidan tostadak, kea zeriela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 176. orr.
Haginkada eman dio tostadari, eta papurrak mahai gainean sakabanatu ditu. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 47. orr.
Sutara behar baino makurtuagoa, tostada gurindunak prestatzen ari zen ama. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 176. orr.
Middle class-eko etxekoandreek marmeladazko tostadarekin batera, [...]. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 24. orr.