Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta toleta, eta broga, eta estropua, eta tosta. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 191. orr.
Txalupa gorri bat dago lotua bertan, arraun parea tosten gainean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 108. orr.
Bihar goizean hementxe azalduko da gure mutila, txipiroiez tostetaraino beteta. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 133. orr.
Azken urteetan, Kantauri osoko jendea topa genezake traineruetako tostetan, galiziarrak, kantabriarrak, bizkaitarrak, gipuzkoarrak, iparraldekoak... Berria - Kirola 2004-09-10
Pasai San Pedrok marka ezarri zuen urte hartan, bere tostetan aritu zen Balda. Berria - Kirola 2004-09-07
Kontxan aritu zirenek jardungo dute arraunean Bou Bizkaia traineruko tostetan. Gero, tostan arnasestuka, han hondartza bazterrean eguzkipean gilaz gora irribarrez eta esamesaka zeuden neskengana zelan hurbildu asmatu behar izaten zen. Berria - Kirola 2004-09-14
Hamargarren Eskuadran, berriz, baziren lau galera, hots, tostetan arraunlari gizon zigortuak edo galeoteak zituztenak horiek ere. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 163. orr.
Ni neu ere bogalarien tostan jesarri, arraunetako bat eskatu eta boga egin genuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 311. orr.
Baziren handik ihes egiterik ez zeukatenak ere, alegia, tostetan beharturikoak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 255. orr.