Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez litzateke errugabea torturatu behar, errugabea baita, legeen arabera, delituak frogatu ez zaizkion gizona. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 54. orr.
Ikaragarri bezain zinematografikoa da Trujillo diktadore dominikarraren aginduz 1956an New Yorken bahitu, torturatu eta betiko desagerrarazi zuten Jesus Galindezen bizitza. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 113. orr.
Baramek orduan Asad berriro ere atxilotzea lortu zuen, eta biharamunean bere gizonei hura torturatzeko agindu. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 162. orr.
Sinets nezazu nahi baduzu, torturatu naute gau bat eta goiz bat, eta deusik ez dut erran, bazen ene baitan indar bat, ezagutzen ez nuena. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 47. orr.
Anjelen anaiak autobusa hartu eta bertan ikusi zuen bera torturatu zuten polizietako bat. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 53. orr.
-Hori duk Aitzol torturatu zuena! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 63. orr.
Bazter batean lotuta dagoela, laguna hiltzeraino nola torturatzen duten ikusten du. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 163. orr.
Hil zezatela erregutzeraino torturatu zuten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 312. orr.
Zer gertatuko da, izan ere, atxilotua torturatuz gero halakoren eta halakoren bizitza salba badezakegu? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 206. orr.
Epaileek, froga osorik ez zegoela ikusita, torturatu egin zuten. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Torturatzeko erabiltzen duten gelara eraman nahi zaitu. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 100. orr.
Aurreneko egunetan torturatu zintuzten sotora eraman zaituzte ziegatik berriz aterata. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 161. orr.
Zer da hobe, torturatzea ala torturatua izatea? Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 146. orr.
Denok zekiagu torturatzen dela, eta kartzeletan gehiegikeriak egiten direla: jendeak pintxoak jaten segitzen dik lasai asko. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 33. orr.
Putakume halakoak, haurrak torturatzen zituen, gainera. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 85. orr.
Ez nago ni animaliak torturatu edota hiltzearen alde. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 123. orr.
Harropuzkeriak haizez puzten du, inbidiak torturatzen du, utzikeriak lozorrotzen du, egoskorkeriak zirikatzen du. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 116. orr.
Arazo horrek torturatu egiten zuen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 175. orr.
Etsipenak torturatu egiten zuen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 133. orr.
Zalantzarik tipienak torturatu eta martirizatu eginen ninduela erremediorik gabe. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 329. orr.
Ai!, gaztetan hainbeste torturatu ninduen auzi hura piztu duzu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 103. orr.
Orain behin betiko suntsituko ziren azken hilabeteetan torturatu ninduten mamuak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 46. orr.
Laborategiko buru izatea gauza bat duk, eta bestea lankideak torturatzen ibiltzea. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 79. orr.
Bazekien oraingo ihesaldian harrapatzen bazuten ez zela izango errukirik, hil egingo zutela, eta beharbada ondo torturatu ondoren. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 68. orr.
Atzo azaldu zuenez, deklarazioan zer esan guardia zibilek agindu zioten, gogor torturatu ondoren. Berria - Euskal Herria 2006-03-07
Bilboko La Salveko kuartelera eraman, eta latz torturatu ondoren, libre utzi zuten. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 170. orr.
Unai Romano 2001eko irailean atxilotu zuten, eta inkomunikatuta zegoela guardia zibilek bortizki torturatu zutela salatu zuen. Berria - Euskal Herria 2006-02-05
Argi eta garbi azaldu duzu oraintxe nire pentsamendua krudelki torturatzen duen zalantza. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 104. orr.
Kartzelan sartu ninditean, basatiki torturatu ninduten komisaria beldurgarri batzuetatik pasa ondoren. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 56. orr.
Afganistanen AEBetako soldaduen esku diren gatibuak sistematikoki torturatu dituztela zabaldu zuen atzo Erresuma Batuko The Guardian egunkariak. Berria - Mundua 2004-06-24
Frantses armadak zientifikoki torturatzen du. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 94. orr.
Anaia torturatu eta erail guztiak mendekatzeko ere hil dut. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 74. orr.
Apurka hildako gizon torturatu baten gorputza? Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 173. orr.
Birjina bortxatuak, ume torturatuak ikusten zituen ametsetan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 146. orr.
Zorigaiztoko leku honetako aurpegi torturatu hauek. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 73. orr.
Maximilian plazak oasi moduko bat osatzen zuen gure hiri torturatuaren erdian. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 24. orr.
Anatomia, torturatuen gorputzen bidez ikastea tokatu zitzaigun. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 94. orr.
Hori baita, eta ez besterik, torturaren funtsa: torturatuaren arima suntsitzea. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 165. orr.
Gorputza xehatu eta arima suntsitzerainokoa izan liteke torturak torturatuari eragin diezaiokeen kaltea. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 163. orr.
Horregatik torturatuak egia edo gezurra erantzuteko eskubidea dauka, edota ez erantzutekoa. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 93. orr.
Salaketa jarriz gero, Instrukzio epaileak artxibatu egiten du, eta, gainera, kasu honetan, salaketa torturatuaren aurka abiatzen da. Berria - Euskal Herria 2006-02-09
Torturatuen errehabilitazio zentroa. Berria - Euskal Herria 2004-04-15
Hona hemen gure hildakoak, gure torturatuak; hona gure elbarrituak, ezinduak; gure zurtzak, bakartuak, bihotz-urratuak, bizi-puskatuak, oroimenaren zulo beltzean iltzatuak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 150. orr.
atxilotu eta torturatu (17); atxilotuak torturatu (5); bortizki torturatu (7); bortizki torturatu zutela (3); egunetan torturatu (5); ertzaintzak torturatu (3); espainian torturatu (4); gizon torturatu hura (3); gogor torturatu (5); guardia zibilak torturatu (3); guardia zibilek torturatu (10); hil eta torturatu (3); jipoitu eta torturatu (3); lagun torturatu (4); pertsona torturatu (3); presoak torturatu (8); psikologikoki torturatu (3)
torturatu bat (4); torturatu dutela salatu (4); torturatu eta espetxeratu (3); torturatu eta gero (3); torturatu eta hil (15); torturatu hura (3); torturatu izana leporatzen (3)
atxilotua eta torturatua (3); torturatua izan (15); torturatua izan zela (4); torturatua izateko (5)
torturatuak izateko arriskua (3)
torturatuta hil (7)
preso irakiarrak torturatzea (3); presoak torturatzea (3); torturatzea leporatuta (3)
torturatzeaz akusatuta (3); torturatzeaz akusatutako (4)
torturatzeko agindu (3); torturatzeko agindua (5); torturatzeko arriskua (4); torturatzeko baimena (3); torturatzeko bide ematen (3)
atxilotuak torturatzen (5); egunero torturatzen (4); espainian torturatzen dela (3); presoak torturatzen (7); torturatzen ari (9)