Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
torto iz multzo trinkoa edo sarria.
Berdintsu jokatu zuen, baina herri-jakintzara joz, Lazarillo de Tormes-en egileak mahats-tortoaren eszena ospetsuarekin. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 149. orr.
Bacok sorbaldatik zintzilik daukan mahats tortoa (koadroren batean), leopardo larru eta gorri eta urrez jauzika doazen zuzien artean. Ea zein haizek bilakatuko duen arantza tortoa lore eder eta samur. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 96. orr.
Udaberriari hasiera eman nahi bailiokeen, gaurko haize epelak landare eta arbola asko sabelanditu eta lore torto bidean jarriko ditu. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 13. orr.