Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tortikoli (orobat tortikolia) iz lepoa gogortzen edo zurruntzen duen mina. ik lepagogor 3.
Besaulkian zegoen botata, lepoa, oker-oker eginda, ezorduko tortikoli batek hartuta. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 114. orr.
-Eta masaileko batzuk jotzen zizkigun -gaineratu zuen aitak-, astebete osoan tortikoliarekin egon behar izaten genuen! Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 53. orr.
Bere larri hartan, hantxe zegoen, bada, arima eztitu ezinik eta arranparrila batean eseria balego bezalaxe, lepoa jiratzearen jiratzeaz tortikolisa harrapatzeko zorian. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 79. orr.