Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Solasa frango, bainan legunak bezen epelak eta azkenean barne-hutsak edo tortak! Herria 2005-07-21
Ainitzen beldurra haatik, legea gisa hartarat kanbiatuz, barne-hutsa bezala geldituko dela edo arrunt torta! Herria 2004-09-02
Sozialista alderdiko buruzagien gostuko segurik, ez ditake fida Jean Louis Borloo ministroaren solaseri, solas tortak direla itxura ederra emana bazaiote ere... Herria 2004-07-08
Xilorik gabe, guneka balitezke hutsak metalean eta ezkila arrunt torta jalgi liteke. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 40. orr.
Gaztainondoetatik garbotsak lurrean punpatuz, pilota torta ziztatzaile baten arrabots motelarekin. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 15. orr.
Karrikak sutan miretsi zituzten, zikin ontziak lurrean erretzen, koktel gisa hanpatu garagardo botilak eta etxetik ekarri arrautza tortak "indar errepresiboen" aurpegietan eta bereziki Kerguelen komisarioaren sudurrean zartatzen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 16. orr.
Batzuk hixtukatu dute airoski, beste batzuk zernahi erran diote, eta norbaitek arroltze torta bat bota dio kasko gibelerat! Herria 2005-09-15
Agian ez zen arroltze torta! Herria 2005-09-22
Amak itxaroteko esan zigun beste hiruroi, etxean umearentzat torta batzuk zituela, eta leihotik botako zizkigula. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 219. orr.