Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

torratu, torra, torratzen 1 du ad ipar igurtzi.

Seietan argiak piztu dira ohetegian eta Erdi-Aroko musika sakratu ezti batek laguntzen nau aurpegia torratzeko ur hotzera.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 106. orr.

Xukatzailearekin gorputza torratzen ari da.  Berria - Kultura   2004-12-19

Tanpez ohe gainetik zutitzeko partez, lehenik, ene besoetako hezur minberatuak bortizki torratu nituen; geroxago, bi hankak elkarri joz, pixka bat berotu ziren.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 27. orr.

Emazteak akotea orekatu zuen, sudur hipako bat irentsi eta mokanesaz betezpalak torratuz gehitu: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 265. orr.

Begiak odoleraino torratzen ditut, agerrindea benetakoa dela segurtatzeko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 111. orr.

Zakila eroki torratuz gidatzen zian trucka son of bitch hark.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 33. orr.

Aluaren gainaldeko kukurusta gogortua torratzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 91. orr.

2 irud/hed

Baina orduan hasi zait zekiena azaltzen, ene sentimentuak goxoki torratuz naski, ideiak xuxentzen, hots abstrakzio mundutik jautsarazten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 40. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus