Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

torpedo 1 iz urpeko jaurtigaia.

Izardun batek komentatu zuen hasiberria izan behar zuela komandante hark, torpedoa alferrik gastatzea kanoi ukaldiño bat aski zuenean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 80. orr.

Jeanne M. ontzia Bolton kapitaina eta eskifaia osoa barruan zituela joan zen hondora, U-37 itsaspeko sonatuak torpedoz jota, 1940ko abenduan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 87. orr.

2 irud

Elkarrizketen flotazio marrari torpedoa jaurtitzea zen.  Berria - Harian   2006-01-07

Diezek onartu zuenez, «elkarlanerako torpedoa» izan zen Kongresua.  Berria - Ekonomia   2004-12-02

-Atzo niri torpedo bat bezala atera zitzaidan, amona, lagunekin frontoian ari nintzela!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 19. orr.

Realak, nolanahi ere, ezingo da gehiegi fidatu, torpedoak sobera dituelako urpeko horiak: Guayre, Font, Franco, Forlan... denak arriskutsuak.  Berria - Kirola   2006-04-22

3 hed bonba hegalduna.

Hegada apal egitera, adiskide seinaleak ez baina torpedo leherketak jasoko dituzu.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 142. orr.

Torpedo hegaldariak esaten genien aurretik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 145. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

120ko 4 piezaz eta 76,6ko torpedo-jaurtitzaile batez hornitua.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 237. orr.

Cadizen eduki zuten preso, nonbait, torpedo fabrika batean lanean.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 23. orr.

Torpedo lantegi batean eduki zituzten sei hilabetez.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 43. orr.

5 torpedo-ontzi torpedoak jaurtitzen dituen itsasontzia.

Churchill kostaren kontra tiroka ari zen torpedo ontzi batean izan zen; gizon horrek, beste askok bezala, badirudi ez dakiela beldurra zer den.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 326. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

torpedo fabrikan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus