Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tornuzil iz landu behar diren piezak tinko lotzeko gailua, bi barailak eta torloju birakari batek osatua.

Tornuzila bera mahaiaren ertz batean tenkatuta zeukan.     «Kuskue tanden», 2004 - 107. orr.

Pieza luze kurbatu gabe bat hartu eta tornuzilean tenkatu zuen, eta ondoren arkatzez idatzi zuen izena letoi gainean, letra biribilez.     «Kuskue tanden», 2004 - 110. orr.

Tornuzilean finkatutako metal pieza bat grabatzen ari zen, esku batean zizela eta bestean mailua hartuta.     «Kuskue tanden», 2004 - 107. orr.

Tornuzilean tenkatutako pieza askatu zuen esku batez, besteaz plakari heltzen ziola.     «Kuskue tanden», 2004 - 109. orr.

Tornuzila lasaitu, gainazalean putz egin eta zapi Sidolez doi bustiaz igurtzi zuen, eta gero berak jarri zion bezeroari eskumuturrean, metal malgua kurbatuz.     «Kuskue tanden», 2004 - 110. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus