Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tornulari iz/izond tornuan aritzen dena.
Aita tornularia genuen, baina, lantegiaren berregituraketa zela-eta, bota egin zuten. Nekez bihur daiteke egun batetik bestera bizitza osoan tornulari izan den langilea ordenagailu programatzaile. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 103. orr.
Gerrako elbarri errepublikarraren pentsioa lortzeko, aise gastatuko zuen lehendik zuena, alegia, ofizial tornulari gisa zegokiona. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 10. orr.