Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tornua Buen Pastor parrokian zegoen, eta hantxe bataiatu zuten Baldomero Erlaiz Irazoqui izen-abizenekin egun berean. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 55. orr.
Maria Sanz-en auzoak diren Inocencia de la Calle Galan-ek eta Marcelina Collado Millan-ek daramate haurra tornura. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 56. orr.
Gurasoek abandonatuta, otsailaren 24an auzo batzuek Donostiako Artzain Onaren parrokiako tornuan utzi zuten. Berria - Kultura 2006-02-10
Atorra bat, xingola bat, mantelina bat, bi gerruntze, txano bat, mantoi bat, musuzapi erdi bat: horixe zeraman umeak soinean 1906ko otsailaren 24an Donostiako tornuan abandonatu zutenean. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 55. orr.
Kasu honetan, tornuko agirietan haurraren osasunari buruzko ezer berezirik ageri ez denez, lehenago bataiatua ez balegoko bataioa egin zaiola adierazi nahi du seguruenik. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 56. orr.
Agiri sortan bada Bergarako Udaletik Zizurkilgo tornuko edo kaxako umeen batzordeko lehendakariari eginiko gutun bat. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 51. orr.
Tornuko haurren batzordeak eginiko eskaerari erantzunez, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabakia zeukan, 1884az geroztik, tornuan utzitako haur guztiei ezarriko zitzaizkien abizenek euskal jatorrikoak izan behar zutela. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 52. orr.