Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tornikete 1 iz odoljario larriak geldiarazteko gailua.

Lehendabizi, berna belaunetik banatu zion, biak batzen zituzten zain bakanak ebakiz, era horretan, torniketea egokiago eginez, odoljarioa saihestu ahal izateko; eta muinoia bendaz lotu zion gero.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 29. orr.

Lasak [...] hantxe bertan, lurrean, ebaki bide zizkion, torniketea egin ondoren, belauna eta berna batzen zituzten zain bakanak eta ehun hondakinak, odoljarioari hobeto eusteko asmoz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 56. orr.

2 irud/hed

Kanpoko hizkuntzalaritzak xehetasunak eta xehetasunak pila ditzake, sistema baten torniketeaz herstuturik dagoela sentitu gabe.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 50. orr.

3 ardatz bertikal batek eta hari zut loturiko besoek osatzen duten gailua, sarrera batean pertsona banaka pasarazteko ezartzen dena. ik tornu1 3.

Oso desberdinak dira benetakoaren aldean, Madame Tussaud-en ezkozko irudiak eta haiek ikusteko torniketeetatik igarotzen direnak oso desberdinak diren bezalaxe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 282. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus