Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

torneatu, tornea, tornetatzen 1 du ad forma biribilkara eman.

Horregatik, angelu guztiek sentimenari ihes egiten diotenean, harri eraikina torneaturik ikusten da, ez hurretik hala ikusten eta benetan biribil direnak bezala, baizik era lanbroan hauen antza dutela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 253. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ohea, berak hala deitzen baitzion, Mab erreginaren estilokoa zen, oin torneatuak zituena.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 109. orr.

Mota guztietako ontziak aurkitzen dituzte han pilaturik, zur leundu, torneatu, txirikordatu zein zizelatuzkoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus