Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tormentatu, tormenta(tu), tormentatzen 1 oinazetu, oinaztatu, estira eman.

Denen izenean testu adostu hau irakurri du Txema Auzmendi [...] Egunkariaren hestean presondegiratu eta tormentatu zutenak.  Herria   2004-01-01

Orain argi gogoratu du gauero tormentatzen duen amesgaiztoa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 154. orr.

Susmo honek tormentatzen naik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 217. orr.

Eskolaren hastean gertatuak torturatzen eta tormentatzen baininduen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 396. orr.

Eta, nola zuhaur baitzinen ene bekatuaren fruitu, seme, larritzen eta tormentatzen hasi nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 623. orr.

Bekatariak tormentatzeko ardura duten munstro ikaragarrien horiek, hain zuzen, naturaz kontrako hibridoak dira.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 150. orr.

Ez tormentatu zeure burua.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 235. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Arima tormentatua, bere unibertso txikiko gauzetan trabatua, korapilatua.     «Kuskue tanden», 2004 - 193. orr.

Aurreko lanaren aldean, labirintoen konplexutasuna zuten, eta taxu obsesibo eta tormentatu bat, berak bizi zuen kinka larriaren adierazgarri inondik ere, modu sinbolikoan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.

Horma sabeldu erdi erori bat ageri zen, non olibondoen sustrai tormentatuak bihurritzen eta kiribiltzen baitziren, harri landugabeak besarkatu nahian bezala.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 176. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus