Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

torloju 1 iz iltze itxurako pieza zilindriko hariduna, hari berdineko beste pieza batean sartzen dena; iltze itxurako pieza zilindriko hariduna, beste pieza batean edo zurean sartzen dena.

Torloju batez zegoen hormara lotua.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 130. orr.

Zurtoina, berriz, zazpi zentimetroko torloju baten bidez zegoen estalkiari itsatsita.  Berria - Kultura   2004-04-15

Ebakuntza batean hiru torloju txiki jarri zizkioten iaz.  Berria - Kirola   2004-10-28

Bere lekuan utzi genuen ostera tapa, torlojuez iltzatu, eta, burdinazko atea ondo itxita, [...].  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 47. orr.

Giltzadura bakoitza lotzen duten torloju eta azkoinak estutzen badira, egitura zurrun eta jokorik gabea eratzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.

Torlojuak lasaitzen hasi orduko, hara han zirrikitutik bistara, erresuminez borborka, adur horail bat, ke kiratsezko bafada artean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.

Kontu handiz laxatu nizkion estalkiaren torlojuak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 213. orr.

Nik segituan askatu nituen idi-begiko torlojuak, aire gehiago sar zedin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 120. orr.

Torlojuari eragin zion gero.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 197. orr.

Torloju herdoilduak ateratzen ziren zintzilika zeuden ohol bihurrituetatik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.

Hormak, morroiloak eta lurrari torlojuz jositako aulkia aztertu zituen, espetxean lehen aldiz dagoenaren arretaz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 86. orr.

Bolizko giltzadura artifizialak erabili zituen [...]; nikeleztaturiko altzairuzko torlojuz lotzen zitzaizkion eskeletoari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 44. orr.

Motor finkoa, oinarri-plaka astun bati torlojuz loturik egoten da, oinarri-plaka zorura irmo josia dagoela.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Izozten diren lema-kontrolen kontra, trabatzen diren palanken kontra, haria hondatzen zaien torlojuen kontra borrokan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 89. orr.

2 irud/hed

Izua torloju itogarria da, begirada lausotzen duena.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 61. orr.

Ministroa engranajearen torloju xumea baizik ez da.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 119. orr.

Txinako erregimenek, Tsin erregimenetik Kuomintang-eraino, torlojuari bira bat gehiegi ematen ausartu zirenek, behin eta berriro ordaindu zuten gehiegikeria arin hori gobernu-mandatua galduz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 372. orr.

Artea ez da disoluzio orokorraren koska bat estuago egiten duen torloju bat baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 139. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gure izeben lur-sail pilo bat saldu eta torloju-fabrika bat muntatu zuen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 123. orr.

Laborde torloju lantegi handian.  Berria - Harian   2005-10-05

Barre ttipi urduri batean hasten da Marta, eskua kopetan duela lehenbizi eta hatz erakuslearekin torloju-lotzailearen keinua eginez gero, hi erotuta hago esanez bezala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 175. orr.

Izadi ez-gizatiarraren gaineko boterearen gehitze potentzial izugarri horren prezioa langileen arauketan proportziozko torloju-biraketa izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 382. orr.

Gure bezeroak -esaterako torloju erosleak-.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 174. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus