Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

torizu 1 ‘tori zuk’, balioko aditz forma.

Torizu ezpata santu hau; Jainkoaren dohaina duzu eta beronekin hondatuko dituzu etsaiak.  Elizen arteko biblia   2 M 15,16

Ez da posible denak biltzea, baina, torizu zerrendaxka hau.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 28. orr.

Saguzaharra, torizu hagin zaharra, eta ekatzu berria.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 40. orr.

2 ik to1.

-Torizu!, amaren falta antzemango du! Ez, emakumea! Esnatu egin duzu, eta bere ama bezain esnaera txarrekoa da.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 39. orr.

3 torizue ‘tori zuek’, balioko aditz forma.

-Torizue! -oihukatu zien, hark jaurtikitzearekin Joanttok airean harrapatu zuelarik-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 222. orr.

Torizue patxadosoena bere aulkitik jaikiarazteko moduko datua ekaitzei buruzkoa, meteorologia eta babes elkarteen artean kalkulatutakoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 239. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus