Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

torinotar izlag/iz Torinokoa, Torinori dagokiona; Torinoko biztanlea.

Hiri guztiei aplika dakieke nobelagile torinotarrak bera jaio zen hiriagatik dioena.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 84. orr.

Azoka-leku erraldoia fabrika zaharra izango da beti torinotarrentzat, hiriaren eta Agnellitarren arteko zilbor-heste eten ezina.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 28. orr.

Torinotar peto-petoek beti uste izan dute Italiatik jasotzen dutena baino gehiago ematen diotela Italiari.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 38. orr.

Napoleonen kontrako gerratean, soldadu frantsesek tunelotatik barrena hiria har zezaketela jakinik, torinotar gazte batek, gerrian lehergailu batzuk lotu eta gero, bere buruaz beste egin omen zuen lehergailuen eztandarekin inbasoreei tuneleko sarrera ixteko.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 39. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus