Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Tori, edazu zeuk ere; konpainiarik gabeko edana ez da batere ona. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 108. orr.
-Tori, irakurri. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 72. orr.
Tori hau eragozpenen truke: kontu edukiozu, uranioa da. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 259. orr.
-Tori -esan zion Harryri, zati handi-handi bat berari emanez-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 73. orr.
Deitu eta etorri zenean, Eliseok esan zion emakumeari: -Tori semea! Elizen arteko biblia 2 Erg 4,36
-Tori giltzak -esan eta eskuratu zion sorta-. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 175. orr.
-Tori, argazki hau nik moldatua da, eta hau ere bai. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 106. orr.
Gozokiak erosteko, tori -bakoitzari zentimo batzuk eman zizkigun. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 170. orr.
Begietako gaitz eta bista sendotzeko, tori erremediotxo hau: [...]. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 455. orr.
-Harry, tori Gabonetako oparia aldez aurretik -esan zion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 157. orr.
Etxeko norbaitekin haserretzen nintzenean, gazteluko neskame lapur edo soldadu gaizkile bihurtzen nuen, eta makila dantzatzen nuen haren bizkarrean; "Tori, gaiztoa, gaiztoa, tori!", jotzen nuen gupidarik gabe. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 51. orr.