Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

torero (43 agerraldi, 14 liburu eta 10 artikulutan; orobat toreru g.er.) 1 iz toreatzailea.

Iñaki Lertxundi Lertxundi toreroa zen, eta modu bitxi samar batean harrapatu zuten.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 74. orr.

Abokatu izan edo torero, berdin-berdin, lehengo lepotik burua horrek ere.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 119. orr.

Kazadora beltza sorbalda batean jarria darama, toreroek kapotea bezala.     «Bizia lo», 2003 - 60. orr.

Ondo agerian azaldu zen haiengan zezenketa-ikuslearen morala; besteari, gudu-zelaian soldaduari, histrioiari, zirkuko toreroari ausardia eskatzen zion koldarraren morala.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 279. orr.

Pilotari arlote batzuk eta torero ohi zenbait.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 144. orr.

Esan diot bati ea torero itxura ikusten didan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 76. orr.

2 irud/hed

Torero hoberenetarik da baitaki nola joka bere trapu gorriarekin, izan dadien kapa edo muleta.  Herria   2004-07-22

3 (izenondo gisa)

Zenbat gizonezko torerori egiten zaio galdera bera?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 258. orr.

4 (adizlagun gisa)

Bera torero ibili zuan, Castilla aldean.     «Bizia lo», 2003 - 66. orr.

Sidney Franklin aspaldi batean torero ibilia eta orduan beraren morroi zebilen arlote hari nork ematen zizkion kafeak eta whiskiak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 164. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus