Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

toreatzaile (46 agerraldi, 10 liburu eta 7 artikulutan) 1 iz zezenak jokatzen dituen pertsona. ik torero.

Gizakia ez du jateak bakarrik mantentzen, eta hargatik du toreatzaile edo zezen-hiltzaileak zezena hiltzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 109. orr.

Hiruzpalau burtzi soilik sartu zizkion toreatzaileak zezenari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 160. orr.

Toreatzaile batek kapotea nola, halaxe haizatzen du oihala bizarginak ehiztariaren lepo inguruan lotu aurretik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 108. orr.

Curro Banderas zeritzàn toreatzaileak toreatu baitzuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 160. orr.

Brooklingo toreatzaile Sidney Franklini buruzko erreportajea idatzi nahi du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 247. orr.

Zezenek, toreatzaileek eta pikadoreek osatzen dute serie bat; alegia, eskultura txikiak osotasun batean.  Berria - Kultura   2006-02-03

Toreatzaile zaldizko haien artean, kondea omen zen onena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 160. orr.

2 (izenondo gisa)

Inoiz, santuen zaindaritza zenbait aipatzen ari nintzela, azaldu zen betiko lagun toreatzailea, zirikale: [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 70. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus