Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

toreatu, torea, toreatzen 1 du ad (zezenak) jokatu.

Laugarren zezena Curro Banderasek toreatu zuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 161. orr.

Belmonte eta Joselitoren garaietatik hara inork egin ez zuen moduan toreatu zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 296. orr.

Ehun zezenez goiti toreatu eta lau adarkada larri izan zituela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 157. orr.

Zerua ilun, eta euria etengabe ari, Funestik ekarritako zortzi zezen suhar toreatu ziren.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 188. orr.

2 irud/hed

Okerrena bakarrik zaudenean da, orduan bai sentitzen duzula ur handiegietan zabiltzala, ezin duzula zezen hori zeure indar bakarrez toreatu.     «Kuskue tanden», 2004 - 224. orr.

Lanak emango nizkion, ez ninduen hain erraz toreatuko.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 126. orr.

Literaturak berak ez gaitu inoiz defraudatuko; enparauak toreatu egin beharko ditugu. Arrisku asko torea genitzake, umore punttu batez armaturik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 381. orr.

Antza, jelosia hobeki dakite toreatzen anarkistek (Angiolilloren ingurukoek, besteak beste) komunistek baino.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 16. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus