Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

torax 1 iz ugaztunetan, bularraldea, lepoaren eta sabelaldearen arteko gorputzaren zatia.

Toraxa zabaldu barik, bihotzeko ebakuntza egitea ahalbidetzen duen teknika aurkeztuko dute gaur Donostiako Poliklinikan.  Berria - Gaiak   2004-07-09

Azpeitiarrak traumatismoa du ezker aldeko toraxean, eta biriketako ubeldura.  Berria - Kirola   2004-10-27

Edmun Neville Toraxeko gaitzak dituztenen Erresuma Batuko Elkarteko buruaren hitzetan datuak «dardara eragiteko modukoak» dira.  Berria - Gaiak   2004-04-28

2 irud/hed

Unibertsoa [...] erraldoi androgino bat da: gerritik behera munduak daude; toraxa giza mundua da; horren gainetik, mundu zerutiarrak daude.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 165. orr.

3 intsektuetan, buruaren eta abdomenaren arteko zatia, hankak eta hegoak txertaturik dituena.

Hor hasten dira agertzen, zirriborroan, burua izatekoa, bere begi, baraila eta antenekin; toraxa izatekoa, hegal pare batekin eta hiru hanka parerekin; abdomena izatekoa, bere uzkialdearekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 60. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik toraziko.

Nola lor dezake [euliak], hirugarren torax segmentuan ageri diren koska edo halterioen lekuan, hegalak instalatzea?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 57. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus